2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

Kaixo pilotari! Euskal pilotaz disfrutatzeko prest?

Resultado de imagen de euskal pilota

1 iruzkin:

  1. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Bi elkarrizketa egin dira. Haurrei egindakoa batetik eta Mikeli egindakoa bestetik. Mikeli egindako elkarrizketan garrantzitsua da nabarmentzea zein ekarpen egingo dion topaketari. Elkarrizketaren amaierako zatia da interesgarriena, ez duzue uste? (topaketarekin erlazionatutakoa). Profesionaletan baxuago egotea ez da topaketa hau egitearen arrazoia, kontuz!! Bi artikulu erabili dira. Endika eta Xabierren lana zertarako erabili duzue? Aipuak ez dira egin. Erreferentziak ongi idatzi behar dira.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian, batzuetan, gehiegi idatzi duzue (ariketetan).
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili dira. Audioa.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lanaren pistak eman dituzue, baina argazkian bakarrik. Bideoetan beti berberak azaldu du.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina zuzendu beharreko ortografia akatsak ditu, besteak beste: “hari direla”, “hutsi”, “ ahots zabalean” (??)

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. Kontuz testuan jarri dituzuen errendimendura bideratutako asmoekin (tokiz kanpo daudelakoan nago).
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu duzue? Aipatu bai, baina zehaztasun gutxi eman duzue.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Estaldura berezia, ezta? “Arabako zenbait herriko euskal pilota klubei dei egin diegu”. Zergatik ez duzue guztientzako irekiko, topaketako haur kopurua mugatuz, noski. Partaideen atalean jarri haurren adina.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Zehaztu Ogetaren ezaugarriak.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Ez da gaineratu informazio hau. Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehaztu da.
    • Saioaren helburu zehatzak. Argi utzi duzue zeintzuk diren zuen helburuak. Baina gero testuan seniorretara iristeko zailtasunak aipatu dituzue. Agian, tokiz kanpo dago. Pilotari hauek parte-hartzeko ibilbidean jardungo dute. Errendimenduko ibilbidean daudenek dute jo-muga seniorretan aritzea, ez duzue uste?
    • Ariketen deskribapena. Ongi legoke bideoetan nola egiten den ikustea, azalpenaz gain. Espazioaren antolaketa azaltzeko eskema bat gaineratzea ongi legoke.
    • Saioaren dinamika. Koloreena oso interesgarria da, baina nola/nork adieraziko du aldaketa
    • Aurreikusitako gastuak. Zehaztu da. Eta hezitzaileek ez dute kobratuko?
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) gaineratu dira. Bitxikeria batzuk ez al daude tokiz kanpo? Parte-hartzeko ibilbidera bideratutako haurrek zertarako jakin behar dute takoak nola jartzen diren?
    • “Emakume pilotariak kadeteak izan baino lehen pilota uztera behartuta daude eta beste modalitate batera jo egin behar dute adibidez, pala”. Kontuz, “pala” ez, gomazko paleta edo paleta argentinarra jarri beharko zenukete. Bestetik, emakumeak gonbidatuta egonagatik ez pentsatu erakartzea lortzen denik. Ahalegin berezia egin behar da beraiek erakartzeko.
    • Nola izena eman daiteke topaketa honetan?

    3. Kalifikazioa: 8

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ErantzunEzabatu