Topaketa abenduak 9 izango da, goizaldeko 11:00 hasiko gara eta 13:00 inguru amaituko dugu. Topaketa Mendizorrotzako kiroldegian gauzatuko da. Gutxi gorabehera 40 ume inguru izango ditugu herri desberdinetatik etorriak.
Lehenik eta behin, topaketako antolatzaileak (gehienak pilotako entrenatzaileak) 10:30 Mendizorrotzako kiroldegietako atean egongo dira eta 10:45etan denok kiroldegiko sarreran geratuko gara, hau da, Ogeta frontoiaren sarreran. Bertan frontoira sartu baino lehen lau talde sortuko ditugu umeekin eta topaketaren helburuak eta topaketaren antolamendua adieraziko dizkiegu umeei eta baita gurasoei ahots zabalean. Taldeak sortu eta dena azalduta dagoenean frontoira sartuko gara taldeka, talde bakoitza adierazitako eremuan kokatuz.
Pilotalekuaren antolaketa saio osoan zehar aldatuz joango da, eta aipatu beharra dago Esku pilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prosezua liburuan oinarritu garela ariketak diseinatzeko orduan. Hasteko denok batera egingo dugu lehengo jokoa eta horretarako pilotaleku osoaz baliatuko gara.
Izena: Kate luzea
| |
Materiala: Bi peto
|
Deskribapena: Joko honetan bi harrapatzaile egongo dira, bakoitzak peto bat izango du soinean. Harrapatzaileak besteak harrapatzen saiatu beharko dira, behin hori eginda eskutik helduko dira eta besteak harrapatzen saiatuko dira.
Jokoa denak harrapatuta daudeanean bukatuko da.
Jokoa bukatzen denean ariketa errepikatuko dugu, kasu honetan iheslariei zailtasun bat jarriz. 2 harrapatzaile ere egongo dira baina, behin lau pertsona eskutik emanda daudenean, biko taldetan banatuko dira, bi kate ezberdin osatuz. Jokoa denak harrapatuta daudenean amaituko da.
|
Frontoiaren zatia: Frontoi osoa
| |
Jokoaren iraupena: 15 minutu
Puntuazio sistema: joko hau ez da puntuatuko.
|
Izena: Joko zuzena | |
Materiala: Goma espumazko pilota handi bat eta bi soka.
|
Deskribapena: Bi taldetan banatuta egongo dira parte hartzaileak, bosteko bi taldetan hain zuzen ere. Talde bakoitza bestearen aurrean jarriko da eta beraien helburua beste taldearen sokatik haratago pilota kolpatzea izango da. Talde bakoitzak behin bakarrik kolpatu ahal izango du pilota, berriz kolpatzeko bere aurkariek kolpatu arte itxaron beharko du.
|
Frontoiaren zatia: 1. eremua
| |
Puntuazio sistema: Horma ukutzeak puntu bat suposatuko du, 15 minututan puntu gehien dituen taldeak irabaziko du jolasa.
|
Izena: Zestapuntaren oinarri praktikoak | |
Materiala: Detergente poteekin eginiko “zestak” eta teniseko pilota bat.
|
Deskribapena:
Pilotari bakoitzak platikusko zesta txiki bat izango du. Bi hilaratan jarriko dira bata eskuinaldean kokatuko da eta bestea, ezkerraldean, hilara bakoitzak 5 jokalari izango ditu. Ezkerraldeko hilarako lehengo pilotariak sakea egingo du eta eskuinaldeko lehenak sake hori erantzun beharko du, beste pilotariek tanto hori piloteantzen jarraituko dute txandakatzen, hau da eskuinaldekoak ematen badio hurrengoko kolpea ezkerraldeko batek eman behar dio.
Denek behin pilota kolpatzean helburua lortuta egongo da.
|
Frontoiaren zatia: 2 eremua
| |
Puntuazio sistema
|
Izena: Euskal pilotaren moldatutako jokoa (putxea) | |
Materiala: Eskuko pilota
|
Deskribapena: Danok danon aurkako bat da zeinean helburua kale ez egitea da. Huts eginez gero, pilotaria putxera doa, pilota harrapatzeko airean, horrek libratzen baitio. Soilik 2 jokalari geratzen direnean, putxean dauden danak kendu eta finala jolastuko dute euren artean 2 puntura.
Finala bukatzerakoan, hasieratik hasiko dira.
|
Frontoiaren zatia: 3 eremua
| |
Puntuazio sistema: Hasierako puntuazioa: 10 puntu. Kale egitean:-1 puntu. Pilota putxean hartu: 2 puntu. Finala irabazi: 5 puntu.
|
Izena: Pilota uztaira sartzea | |
Materiala
Eskuzko pelota,kono bat eta uztaiak.
|
Deskribapena: Frontisean hiru uztai jarriko ditugu eta helburua pilota bertan sartzea izango da. Helburua lortzeko partaide denak ilaran jarriko dira konoaren atzean eta bakoitzak 2 kolpe izango ditu bere helburua lortzeko. Bi kolpe eman ondoren ilarako hurrengo partaidearen txanda izango da.
|
Frontoiaren zatia: 4 eremua
| |
Puntuazio sistema:
-Pilota uztai barruan sartzen den bakoitzean puntuatuko da.
- 3 uztai egongo dira:
|
Jarraitzeko, eta ariketa hauen errotazio denak egin ondoren pilotalekua 2 zatitan banatuko dugu 20 minutu inguruz.
Izena: Bote luzearen aldaera
| |
Materiala: Esku pilotako pilota bat eta taldekide bakoitzarentzako zapi bat.
|
Deskribapena: Joko honen partaideak bata bestearen aurrean kokatuko dira, izan ere, talde bakoitzak bere atzealdean dagoen horma defendatu beharko du. Esan bezala taldeen helburua beraien aurkarien horma pilotaz ukitzea izango da. Horretarako pilota eskuekin hartzeko eta ondoren jaurtitzeko aukera izango dute. Jokoa interesgarriagoa egiteko talde bakoitzeko partaideek zapi bat jarri beharko dute beraien praketan. Beste taldekideek zapi hori kenduz gero tantoaren gainontzeko iraupenean geldirik egon beharko dira leku berean baina jolasten jarraitu ahal izango dute.
|
Frontoiaren zatia: Bi zatitan berbera egingo da
| |
Puntuazio sistema: Tanto bakoitzak
puntu bat balioko du.
|
Amaitzeko, denok batera egingo dugu azkeneko ariketa, saioa amaitzeko erarik egokiena dela uste dugulako.
Izena:Pilota bilketa | |
Materiala:Teniseko 50 pilota eta kutxa bat.
|
Deskribapena: Jolas honetan 20 partaideko 2 talde arituko dira bata bestearen aurka. Joko hau burutzeko 50 pilotak frontoi osoan zehar zabalduko ditugu. Talde batek defendatzaile rola hartuko du, hau da, besteak pilotak hartzea saihestu beharko dute. Beste taldeak, pilotak hartu eta kutxara sartu beharko ditu. Ariketa hau arinen burutzen duena garaile izango da.
|
Frontoiaren zatia: Frontoi osoa.
| |
Puntuazio sistema: Denbora baloratuko da.
|
Jokoa bukatzerakoan denon artean materiala batuko dugu.Horrez gain, Euskal pilotaren ohitura garrantzitsuena bultzatzeko intentzioz denok emango diogu elkarri eskua.
Ebaluazio irizpideak:
ErantzunEzabatu- 5 erreferentzia iturri; bi elkarrizketa eta hiru atikulo edo liburu.
Blogaren aurkezpena oso on ada oso argi hutzi dute informzio guztia eta gainera bideoen bidez gehitu dituzte azalpenak.
- IKT tresnen erabilera bikaina izan da bideoak argazkiak eta audioak ipiniz.
- Argi geratzen da guztien parte hartzea bideoen bitartez.
- Ortografia zainduta dago eta ez dira aurkitzen akatsik.
Ebaluzio irizpidei buruzko oharrak:
- Sarreran azalpena argia da, baina informzio gehiago gehitu daiteke.
- Intalazioi buruz hitz egiten dute eta hauen tipologiari buruz ere.
- Ariketak oso ondo ulertzen dira gainera hobeto ulertzeko bideoak gehitu dituzte.
- Izango dituzten gastuak aipatu egin dira .
- Proposatutako ariketak guztatu egin zaizkit eta dibertigarriak eta erabilgarriak direla pentsatzen dut.
Aurreko guztia esanda nire kalifikazioa 9 izango da.
Jon Regaña Rincón 1.maila