Kaixo guztioi!
Gu Jarduera fisikoaren eta kirol zientziaren graduko lehen mailako ikasleak gara; Gorka Garcia, Mikel Larra, Aitor Ajuria eta Mikel Aurrekoetxea. Blog honek, gure elkarteak sortutako esku pilota topaketa bateri buruz hitz egiten du, topaketaren informazioa eskainiz (Topaketa, kontaktua, instalazioak, aholkuak eta partaideak) eta baita ere euskal pilotaren egoera azalduz (Elkarrizketa eta bitxikeriak). Topaketa honen helburua, Arabako euskal pilota taldeetan aritzen diren umeen arteko harremana sortzea eta hobetzea da. Gainera, beste helburuetako bat, umeek duten kirol honekiko pasioa eta disfrutatzeko joera handiagotzea da.
Gaur egun, herri txiki zein handietan euskal pilotak daukan indarra asko gutxitu da. Herri txiki askotan esku pilota taldeak desagertu egin dira pilotari gazteak ez dituztelako, izan ere, hauek dira pilota talde baten oinarri nagusia. Honekin batera, pilotari gutxi izan ohi dira txikitatik seniorretara pilotan aritzen direnak, zeren beraien pilota ibilbidean ikus dezakete bakarrik geratzen hari direla beraien lagunek kirola hutsi edota aldatzen dutelako. Beraz esan dezakegu pilotari batentzat oztopo bat izan daitekeela?
Hala ere herri askotan pilota talde handiak daude oraindik, talde horiek beraien arteko harreman eta pilotarien arteko harremanetan gauzatzen dira, kirol bat bultzatuz kasu honetan, euskal pilota.
Beste alde batetik, gure proiektu honetan eta euskal pilotan ere kontuan hartu behar dira emakume pilotariak ere, gizonezkoak bezala. Badakigunez, gaur egun emakumeak mugatuta dituzte beraien eskubideak kirol honetan, esku pilota modalitatean hain zuzen. Emakume pilotariak kadeteak izan baino lehen pilota uztera behartuta daude eta beste modalitate batera jo egin behar dute adibidez, pala. Honekin esan nahi dugu, guk antolatutako topaketa honetan emakumeak ere gonbidatuta zaudetela parte hartzera.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu-Ondo antolatuta dago eta bilatu nahi duzun informazioa aurkitzea erreza da.
-Bideoak, audioak eta argazkiak daude, gainera zenbait erreferentzia puntu hartu dituzte. Baina ez dira partaide guztiak agertzen.
-Irakurtzeko erakargarria da eta ez du ahalegin handirik kostatzen.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Ariketak dibertigarriak dirudite.
-Beharrezkoa den materiala agertzen da.
-Zenbatek parte hartuko duten ondo adierazita dago.
-Gastuak agertzen dira.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
-9
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
-Unai Barbera Arce
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuBlog honetan hainbat informazio iturri erabili dituzte. Bi elkarrizketa, liburu bat, eta interneteko informazio iturriak erabili dituzte, eta erreferentziak modu egokian eta argian agertzen dira blogean. Hala ere, erreferentziak testuan aipatzea falta zaie.
Testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzia dago. Atal interesgarriak jarri dituzte modu egokian banatuta, informazioa erraztasunez topatzeko.
IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki eta bideo ugari sartuz. Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da, lehen esan dudan moduan atalak oso ondo banatzen baitira. Erakargarria egin dute, adibidez ariketak azaltzeko modua taulen eta bideoen bitartez egin dutelako, edota bitxikeriak sartu dituztelako.
Argazki eta bideoetan guztiak agertzen direnez, hiruren parte artesa ziurtatu dezakegu, beraz kolaborazioan lan egin dute. Eta hizkuntza aberatsa eta kalitate onekoa erabili dute, ortografia akatsik gabekoa eta irakurtzeko erraza.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Sarreran haien helburu nagusia azaltzen dute. Ez dute zehazten zein erakunde mota diren, baina estaldura geografikoa Arabako probintziara mugatzen dute, baina ez dute umeen adina adierazten, nahiz eta elkarrizketa 8-12 urte bitarteko umeei egin.
Topaketa non eta noiz izango den zehazten dute, eta erabiliko dituzten instalazioak eta materiala aurkezten dituzte modu txukunean.
Topaketan laurak parte hartuko dutela ikusten da, baina ez dute bakoitzaren betebeharra zehazten.
Ariketak modu argian deskribatzen dituzte idatziz eta bideoen bidez, eta saioaren dinamika ere aurkezten dute. Gastuak ere aurreikusi eta modu egokian azaldu dituzte.
Bitxikeriak ere jarri dituzte blogean, eta elkarrizketa bat taldeko partaide bati egin diotela ikus daiteke. Beraz, partaide bat pilotaria denez erakargarriagoa da topaketa.
KALIFIKAZIOA: 8,5
Irune Muñecas Delgado. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuBlog honetan iturri ezberdinak erabili dira: liburu bat eta bi elkarrizketa, eta horrez gain interneteko zenbait baliabide.
Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua era ordenatu eta argian idatzita dago, ulergarria da eta erraz iritsi daiteke nahi den atalera. Horrez gain, bideo eta argazki ugari erabili dira. Ariketen azalpenetarako bideoak erabiltzeaz gain azalpenak idatziz jarri dituzte taula formatuan. Modu argi eta sinplean ageri dira, ulerterrazagoa izan dadin. Planteatutako galdera guztiei erantzun diete eta bitxikeria batzuk gehitu dituzte, lau bideo alegia: bi dokumental, partidu bat eta takoak nola jartzen diren azaltzen den bideo bat.
Blogaren diseinua erakargarria eta argia da. Atal ugari ditu eta modu ordenatuan eginda dago, erraztasun handiz aurkitzen da ikusi nahi den atala. Azkenik, hizkuntzaren erabilera egokia dela esango nuke, ortografia zainduz eta argitasunez azalpenak emanez.
Ebaluazio zehatzaren inguruko oharrak:
Blogeko deskribapen orokorrari dagokionez, hau da, sarrerari dagokionez, modu erakargarrian idatzita dagoela uste dut, eta argi azalduta ageri da haien helburu nagusia. Erakunde mota zein den agertzen ez den arren, estaldura geografikoa Arabara mugatuta dagoela zehazten da.
Blog honetan ez da zehazten parte-hartzaileen adina. Hala ere, lekua eta data agertzen dira, baita erabiliko diren material eta instalazioak ere.
Amaitzeko, aurreikusitako gastuen inguruko azalpena ere agertzen da.
Aurreko irizpideak kontuan hartuz, blogaren nire kalifikazioa hurrengoa da: 9
Iratxe Antoñana Barragan. Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1. mailako ikaslea.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ErantzunEzabatu• Blog hau egiteko iturri ezberdinetako datuak erabili dira, hain zuzen ere 2 elkarrizketa, liburu bat eta gainera interneten zenbait kontsulta egin dituzte. Erreferentziak agertzen dira baina testuan aipatzea falta da.
• Aurkezpenari dagokionez testua argi dago idatzia eta erraza da ulertzeko.
• Bideoak eta argazkiak gehitu dituzte.
• Blogaren diseinua egokia iruditzen zait, erabilgarria eta erakargarria delako.
• Hizkuntzaren erabilera ona da, ez dago ortografia akatsik eta esaldiak ondo egitaratuak daude.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
• Sarrera egoki bat dauka eta bertan ondo azaltzen da topaketaren helburuak.
• Blogean ondorengo informazioa zehaztua dago: estaldura geografikoa, instalazioak, giza baliabideak, materialak, ariketen deskribapena, saioaren dinamika eta aurreikusitako gastuak.
• Kalifikazioa: 8,5
• Julen Garcia Lopez. Jarduera fisiko eta kirolen zientziatako 1. Mailako ikaslea.
1. Ebaluazio irizpide nagusiak
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hain zuzen, liburu bat, bi elkarrizketa eta hiru web orrialde.Ongi dagoen arren, testu hauetatik hartutako informazioa blogetako atal ezberdinetan aipatzea falta da.
Aurkezpena argia eta egokia da, ongi eta zehaztasunez idatzita dago, euskara egokian idatzi dute, ortografia akatsen bat ageri den arren.
Multimediari dagokionez, argazkiak jarri dituzte erakargarriagoa egiteko eta instalazioak erakusteko, eta bideoak sartu dituzte jokoak era egokian azalduz errazago ulertzeko.
Taldekideen kolaborazioa ikusten da, argazkian agertzen direlako, eta elkarrizketa bat taldekide bati egina delako, hala ere, bideoetan taldekide gehiago agertzea ongi egongo litzateke.
Blogaren antolakuntza ongi dago, atalak argi zehaztuta eta ordenatuta daude eta hauetan ongi azaltzen du atal bakoitzean azaldu beharrekoa. Beraz erabilterraza da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzak
Sarreran proposatutako topaketaren azalpena ageri da, topaketaren deskribapena. Antolatzaileen informazioa ere ematen du, nortzuk diren, zer ikasten duten beraien helburuak zeintzuk diren eta beraien kontaktua ere ageri da. Zein erakunde mota den ez dute zehazten.
Bestalde, jardueraren nondik-norakoak azaltzen ditu, noiz eta non izango den, eta Arabako zein klubetako haurrei bideratuta dagoen jartzen du, adin tartea zehazten ez duen arren.
Instalazioari buruzko informazioa ere ematen dute atal batean, helbidea txertatu dute, eta argazkiak jarri dituzte. Bestalde, instalazioak dituen taberna, aldagelak… azaltzen dituzte.
Jarduera aurrera eramateko, lau antolatzaileak egongo direla argi uzten du, eta egunean zehar gutxi gora behera egingo duten azaldu arren, ez du bakoitzaren betebeharra zehazten. Egokia izango litzateke hori gehiago zehaztea.
Beharrezko materiala jarri dute, eta hauek lortzeko aurrekontua kalkulatu dute.
Saioaren helburuak lehenengo atalean modu egokian azalduta ageri dira..
Saioan zehar burutuko dituzten ariketak ongi azalduta daude, eta proposatutako jokoak egokiak direla uste dut, euskal pilotarekin zerikusia dutelako eta dibertigarriak diruditelako, gainera, hainbat joko azaltzeko bideoak jarri dituzte. Saioaren dinamika azaltzeko, jokoetarako zenbateko taldeak egingo dituzten jarri dute,eta haurrek denek denekin jolasteko errotazioak nola egingo dituzten azaldu dute.
Azkenik, bloga interesgarri eta erakargarri egiten duten argazkiak egoteaz gain, atal batean bitxikeriak jarri dituzte, euskal pilotaz gehiago jakiteko baliagarriak eta interesgarriak diren bideo, elkarrizketa eta link-ekin. Erreferentzien atal batean erabilitako estekak ere jarri dituzte, hala ere, testuetan esteka hauen aipu gehiago jartzea egokia litzateke.
3. Kalifikazioa
Azaldutako irizpideak kontuan hartuta, bloga txukun eta ongi dago, orokorrean jarri beharreko ia guztia jarri dute, zenbait gauza falta diren arren, beraz, nik blogari jarritako nota: 8’5
June Arbeo Sarriugarte. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ErantzunEzabatu- Erreferentzia ugari erabili dituzte, hain zuzen ere 2 elkarrizketa (otxandioko umeei eta Mikel Aurrekoetxea pilotariari), liburu bat eta interneteko 3 informazio-iturri baita.
- Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia baina grafikoren bat edo eskemaren bat faltan botatzen dut.
- 3 IKT-tresna erabili dituzte, bideoak (ariketen azalpenerako), audioak (elkarrizketarako) eta hainbat argazki.
- Blogaren diseinuari begira, bloga erabilterraza da, eta ordenatua. Hala ere, erakargarriagoa izateko beste kolore biziagoak erabiliko nituzke.
- Kolaborazio lana ez da asko nabaritzen, bideoetan bakarrik taldeko baten agertzen delako ariketak azalten eta elkarrizketan bakarrik batek galderak egiten dituelako.
- Idatzia zuzena eta argia da, ortografia akatsik gabe. Hizkuntzaren aldetik, euskara garbi eta ulerkorra da guztientzat.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Ez dute zehazten zer erakunde mota diren.
- Sarrera egoki bat dauka eta bertan ondo azaltzen da topaketaren helburuak.
- Ariketen deskribapenak zehatzak dira eta saioaren dinamika argi dago. Joku interesgarriak eta umeentzako egokiak dira.
- Ez da zehazten umeen adina baina bai argi agertzen da estaldura geografikoa Arabako probintziara mugatzen dutela.
- Erabiliko dituzten materiala eta instalazioak ondo azaltzen dute.
- Aurreikusteko gastuak ondo zehaztuta daude.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
- 8,5
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
- Euken Herrojo Hernando. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu- 4 informazio iturri (ezberdinak) erabili dira. Gainera erreferentziak zuzenak eta testuan aipatu dira (ez denak).
- Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira.
- 2 IKT erabili dira
- Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
- Batzuen besteen baino parte hartzea gehiago ikusi da.
- Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Proposatutako jarduerak badaukate sarrera.
- Antolatzaileak zeintzuk diren adierazita dago.
- Klubekin hitz egindako umeez aparte edozein ume gonbidatzen da, baina topaketako adin tartea ez da zehazten.
- Erabiliko diren instalazioak argi agertzen dira.
- Giza baliabide bezala taldekideak agertzen dira, 40 ume izanda nahikoa iruditu liteke baina koordinaziorako edo ezusteetarako beste pertsona bat beharko zen.
- Materiala ariketa bakoitzean agertzen da.
- Saioaren helburua hasieran azaltzen da.
- Ariketak oso argi eta ulertzeko erraz azaldu dira. Gainera bideoak deskripzioan esandakoa irudikatzeko oso erabilgarriak dira.
- Saioaren dinamika oso egokia eta ondo pentsatua iruditu zait. Umeen biratzeak ondo pentsatuta daude pilotaren alderdi soziala lantzeko.
- Aurreikusitako gastuak agertzen dira baina ez hauek nola ordainduko diren.
- Bestelakoak: bai elkarrrizketa eta baita bitxikeriak atal interesgarri zein aberasgarriak iruditu zaizkit.
Erreferentzia bakarra aipatzen da testuan.
3. Kalifikazioa (0-10): 9
4. Leire Sánchez Cela, Hezkuntza eta kirol fakultatea, JFKren saila, 1. maila.
Irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu• Lau informazio iturri erabili dituzte, horren ondorioz,ezin dira bikainera iritzi.
• Lan honek bideoak (ariketen azalpenetan) eta audioak (elakrrizketan) erabiltzen ditu.
• Aurkezpena erakargarria da eta taulak erabili dituzte azalpen argiagoa emateko.
• Diseinuaren aldetik erakargarria da eta informazioaren antolamendua ere ondo dago.
• Ariketen bideoetan edo elkarrizketetan ez dute taldekide guztiek parte hartu.
Ebaluazio irizpide zehatzen oharrak:
• Blogaren sarrera erakargarria da.
• Ariketak originalak eta dibertigarriak dira
• Bestelako datu garrantzitsuak adierazi dituzte; partehartzaileak, gastuak, estuldura geografikoa…
Kalifikazioa: 8
Iñaki Garcia Altube, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia-ko fakultatea, 1. maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ErantzunEzabatu- Bloga ondo antolatuta erraz ulertzeko, testuak soilik idatzi beharrean bideo eta eskemak ere gehitu dituzte.
- 4 informazio iturri erabilita, edukiei dagokionez aberastasun handiko lana da.
- Irakurtzeko erakargarria da erabili dituzten 3 IKT-ei esker, bideoak, argazkiak eta audioak.
- Kolaborazio lana ez da batere argia, bideo eta elkarrizketetan partaide guztiak agertzen ez direlako.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
- Partaide bakoitzaren betebeharrak ez dira ageri baina instalazioen ezaugarriak oso ondo zehaztuta daude nondik norakoekin batera.
- Atalak ondo bereiztuta daude baten bat gehiago jarriko nukeen arren.
- Umeentzako topaketa denez, ariketek entretenigarri eta dibertigarriak dirudite, adin horietako haurrei bideratuta.
- Erabiliko duten materiala ondo zehaztuta dago
- Arabako klubetara mugatu dute Saioa baina ez dute zer erakunde mota diren zehaztu
- Umeen adina tarte handiegian ezarri dute, agian apur bat gehiago zehaztu beharko litzateke.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 8,5
4. Ander Legorburu, 1.maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu1- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
ErantzunEzabatu- Hasteko, iturri ezberdinak erabili dituzte, eta honek, beraz, blogari aniztasun maila handiago bat ematen dio.
- Bestetik, informazioa txukun idatzita dago eta horrek erreztasun bat suposatzen du irakurlearentzako eta gauzak zuzenean ulertzeko gai izango da. Gainera, blogaren antolaketa zuzena iruditzen zait lehendabizi sarrera aurkezten digulako geroago etorriko dena aurreikusteko; honezgero ondorengoa hobeto ulertzen da.
- Bestetik IKT-ren erabilpenak nabariak izan dira. Argazki dexente erabili dituzte ikuskarriagoa egiteko bloga. Honek baita irakurleak eskertzen du topaketaren informazio gehigarri bat delako.
- Nire ustez, erabilitako diseinua egokia izan da, erakargarritasuna bermatu dute ariketak tauletan ipiniz.
- Honetaz aparte, bitxikeriak ipini dituzte eta honek nolabaiteko entretenimendu antzeko bat izan daiteke ikuslearentzako.
Hizkuntzari dagokionez aberatsa da eta erreza ulertzeko. Akats - ortografikoen presentziarik ez egoteak ere plus bat suposatzen du.
2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Sarreran haien helburua aurkezten dute. Aldiz, ez dute partaide bakoitzaren betebeharra zehaztu. Interesgarria iruditu zait 8-12 urteko umeei egindako elkarrizketa baina ez dute zehaztu zer adineko partaideentzako zuzenduta dagoen topaketa.
- Atalak ondo zehaztu dituzte, nahiz eta nik beste zenbait atal gehituko nituzke.
- Diseinua egokia dela uste dudan arren, beste kolore biziagoen erabilpena faltan botatzen ditut.
- Arabako taldeei zuzenduta dagoela diote, aldiz, zein motatako erakunde diren zehazturik ez dago.
- Materiala zein den zehaztu dute ariketen tauletan adieraziz.
3- Kalifikazioa: 8,5
4- Dani Del Gallego. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea. 1.maila.
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuBlog honetan informazio iturri ugariak erabili dituzte. Bi elkarrizketa, liburu bat, eta interneteko web orriak erabili dituzte.
Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua zuzena eta ordenatua dago, baina eskemak faltan botatzen ditut.
IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, Argazki eta bideo ezberdinak erabili dituzte topaketaren ariketak azaltzeko.
Blogaren diseinuari dagokionez, Bloga modu argian aurkezten da, atal desberdinetan banatuta ondo dago, baina ez da oso ikusgarria.
Kolaborazio lanari dagokionez, ez dira 4 taldekideak agertzen.
Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitateari dagokionez, Blogak ia ez ditu ortografia akatsik eta hizkuntza aldetik egokia da.
2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Sarrera argia da nire ustez.
- Praktikatzeko behar dituzten instalazioak aipatzen dira.
- Saioaren helburuak zehaztuta
- Ariketak ongi azalduak eta bideo aproposarekin azalduak.
- Aurreikusteko gastuak aipatuta.
- Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
- Ariketak ikusita dinamikoak izango direla uste dut.
3.Kalifikazioa (0-10).
Aurreko irizpideak kontuan hartuta- Talde honen bloga gustuko dut topaketa zehatza iruditzen zaidalako eta blog on baten eredu delako
Kalifikazioa 8,5.
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Iker Izagirre Iturregi. Jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako ikaslea.
1. Blog hau sortzeko lau informazio iturri desberdinetik hartu dute informazioa, kasu honetan liburu bat, artikulu bat el bi webgune desberdinak erabili dituzte. Horrez gain elkarrizketa Euskal Pilotako profesional edo aditu bati egin beharrean, euskal pilotan olgetan duten umeekin hitz egin dute. Niretzat puntu hori oso garrantzitsua da zeren eta umeen ikuspuntutik ez genekien nola ikusten zuten pilota topaketa honen ideia. Horrez gain, taldeko partaide bati egin diote elkarrizketa bat pilotari dela aprobetxatuz.
ErantzunEzabatu2. Blogaren aurkezpenari dagokionez, oso modu argian aurkeztu dute informazioa. Ariketen azalpenean ikusi ahal denez taulak erabili dituzte. Nire ustez adierazpen grafikoren bat falta da hobeto ulertu, hala ere primeran azaltzen dituzte ariketak.
3. IKT-tresnen erabilera ere dauka blog honek zeren eta hainbat argazki erabili dituzte instalazioak erakusten eta bideoak topaketaren ariketak azaltzeko.
4. Blogaren diseinua oso argia da eta erabil erreza eta horrez gain erakargarria.
5. Kolaborazioa ikusi ahal da blog honetan zeren eta kide guztiak bi edo hiru sarrera eskegi dituzte gutxi hora behera eta horrez gain elkarrizketan dirudienez guztiak agertzen dira.
6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. Idazkera argia, garbia eta akats gabekoa da.
7. Lanaren araberako irizpide zehatzak:
-Blogean sarrera leihoan topaketaren informazio generala aurkitu dezakegu.
-Irabazi asmorik gabeko erakundea dela aipatzen da blogean.
-Instalazioen argazkiak agertzen dira eta horrez gain materialak eta aurrekontua aipatzen dira. Horretaz gehiago jakiteko, dendaren webgunea jarri dute.
-Ariketak era zehatz batean deskribatuta daude eta ulertzeko errezak dira.
-Blog hau dinamikoa iruditu zait zeren hainbat modu desberdinetan eskeintzen zaigu informazioa eta ez bakarrik idatziz.
- Nire ustez pilota topaketan nola parte hartzeko faltan izan dut.
BLOGAREN KALIFIKAZIOA: 8.5
Iñaki Bellón Lozano
Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea . 1. maila.
• Datuak jasotzeko 5 iturri ezberdinak erabili dituzte, horietatik bat elkarrizketa eta besteak liburuak eta artikuluak izanik. Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
ErantzunEzabatu• Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, galderari erantzuten dio baina ez dira grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili.
• IKT-tresnen erabilera ona. Bideoak, argazkiak… erabili dira.
• Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
• Kolaborazio lana. Bideoetan ez dira partaide guztiak agertzen.
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da, ortografia akatsik gabe.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Praktikatzeko tokia ongi zehazten da.
• Erabiliko den materiala ariketetako bideoetan ikus daiteke.
• Saioaren helburua euskal pilota umeen artean sustatzea dela ulertzen da.
• Ariketak bideoen bidez azaldu dituzte eta dinamikoak dira.
• Gastuak ageri dira eta ez dut partaideek ordaindu beharrekoa ikusi.
• Tokia Ogeta frontoia erraten duen arren, argazkian ez da frontoi hau agertzen
Orokorrean oso lan txukuna iruditu zait.
3. Kalifikazioa 9,25
4. Beñat Conde Orube JFKZ 1.maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu- Hainbat informazio iturri erabiltzen dira, 2 elkarrizketa, liburu bat eta interneten zenbait kontsulta, baina, ez dituzte zuzenean testuan aipatu.
- Aurkezpena dela-eta, argia eta zehatza da, nahiz eta grafikorik ez izan arren.
- Blogean bideoak eta argazkiak agertzen dira, erakargarriagoa egiten duena.
- Bloga erraztasun handiz irakurtzen da, dena ordenatuta dago eta erakargarria da.
- Argazkian taldekide guztiak agertzen dira, beraz, kolaborazio lana izan dela ikus daiteke.
- Idatzia argia eta zehatza da eta ortografia zainduta dago.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
- Jardueraren sarrera egokia da.
- Erakunde mota zein den ez da aipatzen, baina jardueraren ezaugarriak eta estaldura geografikoa Arabara mugatuta dagoela azaltzen da.
- Instalazioak argi azaltzen dira, gainera helbidea link baten bidez txertatu dute.
- Topaketan parte hartuko duten kideen adina zehazten ez den arren, data eta tokia aipatzen dute eta baita erabiliko den materiala ere.
- Saioaren helburuak argi agertzen dira.
- Ariketen deskribapena bideoen bidez ulergarria egin dute, eta saioaren dinamika egokia da.
- Aurreikusitako gastuak aipatzen dira.
- Bitxikeri batzuk ipini dituzte, bloga modu batean erakargarriagoa egiten.
3. Kalifikazioa: 8,5
4. Nekane Uria Gutierrez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea.
1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea.
ErantzunEzabatu1.1. Bi elkarrizketa gauzatu dira, pilotarien esperientzia eta iritzi pertsonalak partekatzeko. Gainera liburuen kontsulta egin dute informazioa lortzeko eta honekin batera instalazioaren aurkezpen on bate egin dute.
2. Aurkezpena.
2.1. Testua oso argi ikusi eta jarraitu daiteke, gainera aurkezpen oso garbia da. Topaketaren antolakuntza eta helburuak oso argi agertzen dira adierazita. Ariketak azaltzeko taulak erabili dituzte eta hori ulergarriagoa eta erakargarrisgoa egiten du.
3. IKT-tresnen erabilera.
3.1. Blog honetan zenbait tresna erabili dute: bideoak( ariketak hobeto azaltzeko), audioa( elkarrizketa grabatzeko; horrela askoz erakargarriagoa da idatzita baino) eta Google maps( frotoiak non dauden jakiteko).
4. Blogaren diseinua.
4.1. Oso ondo bereizten diren atal zehatzetan banatuta dago. Era on batean antolatuta daude eta hau blogaren zehar mugitzeak errazten du.
5. Kolaborazio lana.
5.1. Lan osoa egiteko ikusten da talde lana egin dutela adibidez informazioa partekatzen edo beste motako gauzak prestatzen. Baina bideoetan edo audioetan guztiak ez agertzea da faltan botatzen dudana.
6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea.
6.1. Hizkuntza aberatsa erabili dute eta gainera ez daude ortografía akatsik.
Esan ditudan ezaugarri guztiak kontuan hartuz, 8,5-eko nota jartzen diet.
Imanol Aguilera Gallego, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien fakultatea, 1. maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu- Hainbat informazio iturri erabiltzen dira, 2 elkarrizketa, liburu bat eta interneten zenbait kontsulta, baina, ez dituzte zuzenean testuan aipatu.
- Aurkezpena dela eta, argia eta zehatza da, nahiz eta grafikorik ez izan.
- Blogean bideoak eta argazkiak agertzen dira, erakargarriagoa egiten duena.
- Bloga erraztasun handiz irakurtzen da, dena ordenatuta dago eta erakargarria da.
- Argazkian taldekide guztiak agertzen dira, beraz, kolaborazio lana izan dela ikus daiteke.
- Idatzia argia eta zehatza da eta ortografia zainduta dago.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
- Jardueraren sarrera egokia da.
- Erakunde mota zein den ez da aipatzen, baina jardueraren ezaugarriak eta estaldura geografikoa Arabara mugatuta dagoela azaltzen da.
- Instalazioak argi azaltzen dira, gainera helbidea link baten bidez txertatu dute.
- Topaketan parte hartuko duten kideen adina zehazten ez den arren, data eta tokia aipatzen dute eta baita erabiliko den materiala ere.
- Saioaren helburuak argi agertzen dira.
- Ariketen deskribapena bideoen bidez ulergarria egin dute, eta saioaren dinamika egokia da.
- Aurreikusitako gastuak aipatzen dira.
- Bitxikeri batzuk ipini dituzte, bloga modu batean erakargarriagoa egiten.
3. Kalifikazioa: 8
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Endika Huici Lujambio - Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. Maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika)
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzeari dagokionez, lau informazio iturri ezberdin erabili dituzte. Hala ere, blogeko testuetan zehar ez da hauekiko erreferentziarik egiten.
Aurkezpenaren argitasuna bikaina da, ondo azaltzen dituzte gauza guztiak. Erabilitako hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea onak dira. Ariketak bideo bidez azaltzen dituzte eta horrek ulergarriagoak egiteaz gain, bloga orokorrean erakargarriagoa bilakatzen du.
IKT tresnen erabilpena ere oso ondo dago: bideoak, argazkiak, eta abar… Gainera, bitxikerien atal bat sortu dute eta oso ideia ona iruditu zait.
Blogaren antolaketari dagokionez, modu egokian azaltzen da dena. Topaketaren inguruko informazioa atalka antolaturik dago eta oso erraza da gauzak aurkitzea.
Talde lan bat dela nabari da, bideoetan taldekide guztiek zerbait azaltzen edo egiten dute. Gainera, informazioa zentzuzko modu osatu batean azaltzen da.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak
Proposatutako jarduerak modu onean azaldurik daude.
Antolatzaileak nortzuk izango diren soilik aipatzen da.
Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen inguruan, pilota klub jakin batzuei zuzendu zaiela aipatzen da.
Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologiari dagokionez, azalpen argi eta oso bat ematen da, argazki eta guzti. Atal oso bat eskaini zaio honi.
Giza baliabideen inguruan ez da ezer aipatu.
Material baliabideak gastuen atalean azaldu dituzte. Gainera, ariketa bakoitzean beharrezko materialak azaldu dituzte, banan banan. Horrela errazagoa da ariketa bakoitzaren egitura modu egokian ulertzea.
Saioaren helburuak ez daude oso zehazturik.
Ariketen deskribapena, saioaren dinamika, eta abar… bikain azaldurik.
Asko gustatu zait bolg hau, eskatutako baldintza ia guztiak betetzen ditu. Informazio guztia nola atalka sailkaturik dagoen asko gustatu zait, estekikoki oso erakargarria eta txukuna geratzen delako modu horretara. Bitxikerien atal bat gehitzea ere oso ideia ona iruditu zait.
Kalifikazioa
Aurreko irizpideak kontuan hartuta, honakoa da nire nota: 9
Marene Martinez de Rituerto. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.
-Hiru-lau informazio-iturri darabiltza: horietatik gutxienez bi artikulu edo liburuak; horrez gain elkarrizketak
ErantzunEzabatu-Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.Alderdi edo eduki berri gutxi gaineratu dira eskatutakoaz gain.
-Bi-hiru IKT darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.
-Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
-Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke.
Honako irizpideak betetzen dituela ikusi daiteke, beraz nire kalifikazio nota honakoa da:
8,5
Ibai Otaegi Tardits, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia graduko 1.go mailako ikaslea.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu• Bi elkarrizketa, liburu bat eta interneteko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte baliabideak biltzeko. Modu egokian adierazi dituzte erreferentziak.
• Argitasun handiko bloga da, testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzita baitago. Hala ere, momentu batzuetan testuaren falta nabari da.
• IKT-tresna ezberidinak erabili dituzte, hala nola, bideoak, audioak eta argazkiak.
• Erabiltzeko erraza den blog baten aurrean gaude, modu egokian banatuta daudelako honen atalak. Honek diseinua ere, oso erakargarria dela usted dut.
• Kolaborazioari dagokionez ordea, nahiz eta bloga partaide guztien artean eginda dagoela nabaritzen den arren, bideoetan kide bakarra ageri da.
• Hizkuntzaren aldetik, aberatsa eta ulergarria dela esan dezakegu, ortografía akatsik gabekoa.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Proposatutako ariketak ata jarduerak sarrera batekinazaltzen dira.
• Ez da zehazten ze erkunde mota den, ezta ere irabazi asmorik duen ala ez.
• Partaideen kokapen geografikoa ezarri dute, baino ez ordea adina eta maila.
• Instalazioak zehaztu dira.
• Jarduera Aurrera eramateaz arduratuko direnen izenak erraztu dira, informazioa gehiago gabe
• Materialari dagokionez datu ugari zehaztu dira ariketen tauletan.
• Helburuak ezarri dira.
• Ariketen deskribapen bikaina, bai idatziz, bai bideoen bitartez.
• Aurreikusitako gastuak adierazi dira.
• Pilotari baten iritzia eta umeen jarrera pilotaren inguruan jakitea interesgarria da.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
Azken nota: 8
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila
• Eki Imaz Ruiz de Eguino. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak. 1. Maila