Topaketa honen parte-hartzaileak umeak direnez, 8-12 urte arteko umeekin elkarrizketa bat edukitzea interesgarria iruditu zitzaigun. Horretarako Otxandioko umeekin solasaldi bat mantendu genuen. Hona hemen bertatik atera genituen ondorio nagusiak:
Esku pilotan aritzen zarete? Zergatik? Pilota oso gutxi jolasten dugu, izan ere, Otxandioko pilota eskola desagertu egin da eta ez dugu nork irakatsi.
Pilotan aritzeko aukera izanez gero, jolastuko zenuten? (Bi erantzun) 1.- Bai eskolako atsedenalditan etab. noizbehinka jolasten dugu eta ondo pasatzen dugu.
2.- Ez, ez zaigu bat ere gustatzen eta gainera oso zaila da.
Ba al dakizue zer den pilota topaketa bat? Bai urtean behin parte hartzen dugu pilota topaketa batean, Arratiako herri ezberdinekin.
Nolakoak izaten dira topaketa hauek? Ze motako ariketak egiten dituzue? Frontoi batean elkartzen gara eta bertan talde ezberdinetan banatzen gaituzte. 10-15 pertsonako taldeak izaten dira (herri ezberdinetako jendez osatuak) eta frontoian zirkuitu bat izaten dugu. 5 jolas izaten dira, oso dibertigarriak.
Zer aldatuko zenuten topaketa honen formatutik? Leku gehiago behar izaten da, jende asko biltzen gara eta batzuetan zoramena izaten da.
Formatu hori aldatuz gero, joango zinateketen pilota topaketa batera? Bai, lagun asko egiten ditugu bertan eta gainera, ondo pasatzen dugu.
Deskribatu zuen pilota topaketa perfektua: Ariketa mota ezberdinak egiteko aukera egotea, horrez gain, beste jolas batzuk egitea gustatuko litzaiguke, pilotarekin erlazioa izan ez arren.
Horrez gain, Mikel Aurrekoetxea pilotariari elkarrizketa egitea erabaki dugu, pilotari bikaina izateaz gain gure topaketako arduraduna ere bada, izan ere, bere pilota ibilbidea ezagutzea interesgarria iruditu zaigu. Hona hemen pilota munduan izan dituen bizipenak:
https://drive.google.com/file/d/1hqJkWXCD4ZTq0xh4Cn5dnw2DRtQKABEF/view?usp=sharing

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina